2017/12/31

2018 Urte Berri On! - Lezaten, non bestela?

Part: Josu, Unai, Mariano, Martin I., Martin U., Santi, Zutoia, Oier, Jon Ander, Alfonso,...eta ziur norbait falta zaidala...

Ez da erraza izan whatsapp-ean Lezaterako jendearen lista egitea, baina lortu dugu. Beti da gozada bat Lezaten zehar buelta bat ematea urteko espeleo sasoia amaitzeko. 

Gaur Lezate ur askorekin zegoen, eta fondoko kataratetan zehar emozio momentuak bizi izan dira, Paltzuaran aldetik datorren ur horrek goitik behera busti gaituen bitartean. Polita da ikustea nola, Lezaterako urte amaierako txangoa, jende faltarik ez duen txango bat dela. Horrela izan bedi urte askotarako!

ADESen ere badirudi gero eta gehiago garela. Horrela izan bedi urte askotarako! Bakoitza bere paja mentalekin, bakoitza bere proiektuekin, bakoitza gehien interesatzen zaion mendiari begira...

Eta bai, aurten ere Jon Ander sifoian bainatu da. Buzo gabe, noski...


2017/12/30

Lamiñak Infrabaloratu Egin Genuen...

Part: Unai, Josu, Jon Ander

Proiektu hau hasi genuenean, gure helburua Lamiñak katalogoan ixtea zen. Sobraz esploratutako sarea da Lamiñak, bere 4,8 Kilometro galeria sarearekin. Zaharra. Klasikoa. Ederra. Handia. Eta erraz fama duen sarea, baina hori ez da egia.

Euritako egunetan egiteko plan bezala hartu genuen. Lamiñak amaitu egin behar zen katalogoan, eta Disto-arekin egindako topoa falta zitzaion. Eta ya jarrita 3D bat. Eta ya jarrita, re-esplorazio bat gaur egungo argiekin...

Iñeritzen pasa zen bezala, ezin genien eskatu ADESeko klasikoei lan honetan parte hartzeko. Bere sasoian egin zuten bere lana. Lamiñak-en topo zaharra, marrazkia, de puta madre dago. Eta eskerrak!, ze ez dut jakin nahi zer kostatu behar den hori dena marraztea. Laberinto bat dago hor barruan...

Gaur ADESeko Ondarroako Selekzioa joan da Lamiñetara. Eta Ondarrutar bezala, ezagutzen ditugu guk Berriatua, Mendexa eta inguruko mendiak gitxi gorabehera. Ikusgarria da mendi horien urek Elizburuko bailararen azpian zelako zuloak egin dituzten. Esaten ziguten bai, gure guraso mariñelek, urarekin kontuz ibili behar dela, urak indartsu jartzen badakiela,...

91 punto de topo egin ditugu gaur. 11etatik 6rak arte. Katarata eta barrurago joanda, ezkerretara zabaltzen diren meandro "puta mierda" tan ibili gara. Pisu intermedio bat ere topografiatu dugu (Lamiñak-ek 3 pisu ditu, eta ez 2!). Fondo fondoan, potxingotan arrastratuta ibili gara. Momento baten Rio Loco etorri zait burura. Baina Rio Loco kriston itxura izan arren, lasai, Rio Loco BAT bakarra dago.

Jon Ander, makina bat urtetan Esplorazioa egin gabe zegoen. Lana egin gabe zegoen. Ederra Desberdintasuna dagoela trabesia egiten ibiltzea Lamiñetan, turismoa egiten, kirola egiten, edo Topoa egitera joan.

50garren punto de topoan, potxingadak pasa eta gero, pazientzia beherantz zihoan. Gogoratu du Jon Anderrek desberdintasuna, guk bagenekien, eta berriro ber-gogoratu dugu. Segun zer egiten duzun Lamiñetan, paseo bat edo putada bat izan daiteke.

Eta gero, 91 punto topografiatu eta gero, sistematik zehar paseatzen zoazenean, konturatzen zara Zenbat Falta Zaizun, eta orduan konturatzen zara, kobazulo klasiko hau, zuri barrez ari zaizula...

Buffff zenbat falta dan... 4 sarrera egin ditugu jada Lamiñetara topoaren asuntoarekin, eta juxto uste dugu kobazulo laurden bat besterik ez dugula topografiatu.

Ez da brometan hartzeko sistema... 

Zerbaitegatik ditu ia 5 kilometro galeria...

Baina Jon Ander-ek, bere laguntza ezinbestekoagatik, ez digu eskatu ez zerbezarik, ez bazkaririk, ez gloriarik eta ez proiektu baten parte hartzeak sortzen duen satisfakzio pertsonalik.

"Txo, erakutzi bir doztazue nun azpixan ibili gazen, kuriosidadi dakat ta,..."

TOPOA erakustea bait da espeleologo baten lanaren rekonpensa bakarra, bere adikzioa asetzeko era bakarra...

2017/12/24

"Ez Dau Ezer Gela" eta Gero... Saguzarren Potzua! - Iñeritze edo Iñusijako Lezia

Part: Idoia, Ibon, Unai (Arakistain), Alfonso, Santi, Martin (Urrutia), Josu

"Ez dau Ezer" Gela eta Gero,...aurkezten dugu... Saguzarren Potzua!


Zorionak sektore horretan burrukan ibili zareten guztioi. Baina badakigunez espeleologo batentzako zorionak ematea baino inportanteago dela topoa erakustea, Horra Topoa!

Kanpora goaz? Putzu horren basean, saguzar kakak, eta putzuan saguzarrak daude. Kanpoko sarrera baten seinale?

Egia esan topoa egitearekin pozik geunden, baina ederra da ikustea oraindik gure Iñusija aldean dagoen lezia, oraindik Lezatera eramango ez gaituen arren, esplorazio ederrak erregalatzeko ere gai dela.

***

Felicidades a todos los que os habeis peleado en ese sector. Pero como ya sabemos que para un espeleologo es mejor enseñar la topo que dar felicitaciones, pues Ahi va la Topo!

Vamos fuera? En la base del pozo, cagadas de murcielago, y hay murcielagos en el pozo. Señal de otra entrada?

La verdad es que al principio estabamos contentos con hacer la topo, pero es bonito ver que aún la sima que se abre en ese paraje también llamado Iñusija, aunque aún no nos vaya a llevar a Lezate, es capaz de regalarnos bonitas exploraciones.

Zelan gabonetan Iñeritzeko Trabesia Egiten badugu? Jo jo jo

2017/12/09

Foruan: Mutruku, Arrola eta Batikuebia



171209: Carlos Prieto, Antua, Josu, Gotzon, Martin I, Oier.

Foru aldera. Batzuk Mutruko Sakoneko puntara, eta beste batzuk doblete bioespeleologikua: Harrobiko Batikuebia eta Arrolako Munarrikua.

Lehelengo, Martinek (azkenian!) BU-56 Illaminako Ateetatik -500tik ekarittako intsektua emon detsa Carlosi. Gero agur esan detsegu alkarri, bakotxa bere helbururua juanda.

Batikueban, lehelengo zati horizontalian ibilli gara bakarrik: masmak eta bestelakuak hartu doguz (intsektu batzuk bebai; Carlosek eurendako ikerlari bat topau dabenez). Laginketia ez da ugari-ugarixa izan be, baiña pote pare bat bete doguz. Saguzar bi ikusi doguz, txikixa eta haundixa (ferra tipokuak, itxuraz); bat esnatu eta hegan hasi da.

Gero, Munarrira; pixkat kostau jaku , baiña azkenian  topau dogu zulua; lehelengo galerixa nagusixan emon dogu ordu eta piku; masma gitxi (intsektuak ez dabizen lekuan, normala), baiña Zospeum vasconicum ugari. Beste espezietan be ibilli da Carlos, baiña nik gaur mikromarraskillo hori identifikatzen ikasi dotenez, horren ehizian ibilli naiz ni. 10etik gora harrapau dittudaz, hilda (errezak) eta bizirik be (gatxagua!). hamendik aurrera, ziur nago nere laginketen protagonista nagusixa bihurtuko dala. Saguzar bat ikusi dogu.

Horrenbestian amaittu dogu guk eguna, eguardirako; bestiak han laga doguz eta handik urtendakuan emongo dabe euren biharren barri.