2017/07/29

Olabarriko Lezabizkarra



170729: Gotzon, Antua, Idoia, Santi, Martin U, Oier.

Olabarriko Lezabizkarra (Aulestia). Desekipatzera. Batzuk “Athletic Txapeldun” gelara juan diran bittartian, bestiok Menhirran Gelaraiñok allegau gara, eta han danok batera, poliki-poliki, kanpora juan gara, sokak eta anklajiak kentzen, leza honen esploraziñua (momentuz) amaittutzat emonda. Athletic Txapelduneko eskaladen soka-gidak laga doguz (maillon bakarrakin), eta ez nago seguro pasamanuak, imajinatzen dot horrek be han geratu dirala. Bide batez esanda: aluminosis zeinuak ikusi doguz mosketoi batzuetan (bota biharko doguz) eta horrek esan nahi dau, iñoiz leza honen esploraziñuari barriro ekitten badetsagu, materiala ezin dala hainbeste denporan bertan laga.

 
Gaurko egunez, sorpresa ederra hartu dogu Lekeitioko Isuntza arraun taldiak etara daben kamisetiakin (salgai portuko dendan). Joxemiel Barandiaranen egutegixei buruzko gauza asko be komentau doguz; badirudi, tonto-tonto, jentiak lokalian laga genduzen liburutzarrak irakortzen diharduala. Kanporakuan ni neu behintzat nekatu xamarra geratu naiz, “estreching” saio ederran ostian; 6 bat orduko jarduna izan da.

Bio: Quaestus bi “El Río!” gelan; Lithobius, masma txiki bi, Ischyropsalis (euretako bat txikixagua eta gorputz gorriska, arra seguraski) Olentzero Putzu barrenian

2017/07/22

Abeletxe, Axpe, Kanteramotz





170722: ixa danak.

Abeletxe (Markina-Xemein). 2010-II-21an jasotako informaziño haren harira, azken hillian egindako prestaketen ostian, eta ixa talde osua mobilizau eta gero, ezin da esan emaitzak oso pozgarrixak izan diranik. Halan be, egin biharrekua egin dogu: harrixa jasotziak emon desku lan gehixen, baiña modu onian egin dogu; handik behera, 4 bat metrotako ranpa batetik uretara allegau gara; galeria freatiko bat, 2 bat metroko zabalera aldakorra, sabai planua eta 4 bat metrotako alturia uran gaiñetik; galerixiari adar bat urtetzen jako ezkerretik (itxuraz, kanpoko ubegixakin zerikusixa dakana), eta aurrera segiduta sabaixa behera dator, 8 bat metrora ura ikutu arte; sifoi bikotxa, beraz. Ura zikiña zeguanez eta arazo logistikuak dirala eta (urpekari bakarra, lezia gaur bertan tapau biharra), ez dogu urpetik ezer saiatu; topo egin, argazkixak, bio lagiñak eta kanpora; harrixa bere lekuan ipiñi, eta lurrez tapau dogu. Beste iñoiz saiatu nahi badogu rollo bat izango da, baiña posible da (etxekuak kolaboratzaille, udala bebai –gaur Karmengo itturrixan jarixua eten dabe-). Kanporakuan, deigarrixa egin jaku ur lokaztua harlanduko arketatik bakarrik urtetzen zala; ubegiko ura ez da zikindu; basarrikuak esan deskuenez, badirudi bere sasoian “urak konpartimentau egin zirala” (ez dakigu zehazki ze formatan), eta efektu hau horregaittik izan leikiala pentsau dogu. Bio: Meta 1 hartu dot (Lithobius bat be ikusi dot, baiña iges egin desta).

Batzuk goiko basuan ibilli dira; bistan da sifoien atzian tamaño ederreko galerixak egon bihar dirazela, eta sektore horretan sartzeko lekuren bat topatzeko, prospekziñorako leku interesantia izango da; batzuk basuan ibilli dira, eta nahiz eta halakorik ez topau, kobazulo horizontal bat bai; pentsatzen dot katalogauko zebela.

Gero, Axpera juan gara. Bertan, inkognita nagusixa (haize korrienteduna) ikuskatu dogu, desobstrukziño saio luzia biharko dala kalkulauta. (...). Bio: Lithobius, masma txikixak, Meta (ez dot ondo gogoratzen).

Gero, Kanteramotzera. Nere sorpresarako, ez da 2006 inguruan Eusebio Ibarzabalek erakutsi zeskuan leku bera (ha leku laua zan). Hau barriz, ranpa leun baten jaisten da, eta 4 m sakon eta 15 bat m zabaleko gela baju bat da, eskuman dibertikulo bat dakana (Martin eta Antua sartu dira), eta ezkerraldetik laminadore batzutatik zihar kanpora itzultzen dana. Topo egitteko pendiente geratu dala uste dot. Bio: Lithobius, Oxychillus, Zospeum?, masma txikixak, Meta (ez dot ondo gogoratzen).

2017/07/16

Eurtenerrota, Iñeritze, Burrutxugane

170716: Santi, Martin U, Martin I, Gotzon, Antua, Petrus, Unai, Oier.

Quorum haunditxua izanda, errekurtsuak optimizau eta 3 talde operatibo eratu doguz: Urrutiatarrak Burrutxuganera, Unai eta Oier Iñeritzera, eta beste guztiak Eurtenerrotara.

Unai eta bixok, beraz, “Edificio en Ruinas” sektore barriko gela haundixan azken inkognitia begiratzera juan gara. Gora ta gora, Unaiek tamaño majoko galerixa gorakari baten aurrera egin dau, eta soka faltan geratu da kurba baten hasieran; bere iritzixan beste pare bat zulo nahikua izango dira kurba ostian dagona ikusteko. Haize korriente leuna somatzen da, eta gelan dagon saguzar-kaka kontuan hartuta (Unaiek diño aurreko baten saguzar bat hegan be ikusi zebela), leku interesgarrixa da.

Bio aldetik: -70 eta -100 arteko sakoneran, jateko arrastuen artian, Quaestus ugari eta Lithobius 2 (1 erraldoia, bestia kumia); pseudosinellak be ikusi dittudaz, baiña ez dakitt potian sartzia lortu ete doten.

2017/07/10

Lithobius Ekipoa!





170710: ADES-en eskurtsiño familiarra.

Ez gara taldeak gidatzeko zaliak (halako eskarixak Lea-Artibai eta Durangaldeko abentura enpresetara deribatzen doguz), baiña badira VIP batzuk, derrigorrez gure gain gelditzen dirazenak: geure umiak. Nahiz eta etxian gauza haundirik ez kontau, guk lurpian bizi izandako bizipenak begixetan ezagutzen deskuez, eta normala: eurak be hori bizi nahi izaten dabe. Eta gu gustora!

Domeka goiz honetan, beraz, artalde guztia hartu eta Ondarora eruan doguz, basotik zihar. Ibillaldixan bat egin dabe umien jakinmiñak, eta gure dibulgaziñorako senak, eta beraz arlo askotako azalpenak emoteko aukeria izan da: etnografia, arkeologia, segurtasuna, historia, hidrologia, biologia, esploraziño-teknika, geomorfologia... eta, gauza guztien gaiñetik, natura eta ondarearekiko errespetua. Dana etxaken goguan geratuko, jakiña, baiña ziur gagoz umiak ez dabela gaurko eguna ahaztuko. Eskerrikasko danoi, guk be oso ondo pasau dogu!
Bio aldetik: Lithobius 2 (leg: Niko eta Iraia) eta Ischyropsalis 1.

2017/07/01

G-042 Madarieta Etxebarri

EGUNERAKETA: puntako taldian partez, mezu bat retaguardiari.

"Lo prometido es deuda. Ayer os amenacé y aquí estoy cumpliendo.

Ayer solo tres ADES disfrutamos de un estupendo día de exploración.

Pero resulta que otros dos aguantaron (y se aguantaron) más de cuatro horas en boca de cueva a la espera de noticias. Pero es que en el Egusenti estuvieron desayunando (algunos venidos desde el mismísimo fin del mundo para la ocasión) otros cuatro, que prolongaron la despedida bajo la lluvia hasta casi el mismo pie de cueva... Hasta el mismísimo Petrus desafió a las inclemencias meteorológicas para propiciar que la exploración no se fuera al traste (Antua, imperdonable tu olvido). Y además, estoy seguro que el resto de ADES se pasó el día pendiente del güasap.

Esto es el ADES. Eskerrik asko por hacer que cuando llega el lunes mi pensamiento esté ya en el siguiente sábado.

Por cierto, los que exploramos nos lo pasamos como enanos... no es por dar envidia pero...".



 



170701: Mariano, Martin I, Antua, Gotzon, Oier.

G-042 Madarieta Etxebarri; nere errejistruen arabera, 2012-VIII-10 izan zan bertan izan giñaneko azken aldixa.

Goizian egunsentin kriston jentetzia juntau bagara be, Zapato Azulek, herniak eta bestelako zeregiñekin bost lagun baiño ez gara geratu; Madarieta Etxebarrira juateko nahikua eta sobran. Izan be, batzuei lehelengo estuasunak “tunbau” gaittu (psikologikoki eta fisikoki); halan be, 3 ordutako itxaronaldixan zihar, bioespeleologia eta alfareria porrokatuki landu doguz. Barruraiñok juan dirazen silfidiak lan ona egin ei dabe: desob errez baten ostian, bloke anabasia eta jarraipena topau dabe, eta esan dabenez 100 puntu topografikotik gora hartu dittuez; ez desarrollua haundixa zalako, ez bada eze, topautako galerixak laberinto forman ziralako; ez dau emoten plantan dolinatik urten garanik, baiña poligonala garbira pasatzian hobeto ikusiko da; lehelengo estimaziñuan -40 mtara aillegau dirazela uste dabe. Eta, garrantzitsuena, haize korriente garbixa. Bueltau biharko da beraz. (allegau dira datuak: 370 mtako desarrollua eta -63 mtako sakoneria).

Bio aldetik: 10 bat Ischyropsalis, 1 Oxychillus, 1 Troglohyphantes, 2 Lithobius harrapau dabe. Gotzonek esan destanez, barruko galerixetan Quaestus bat ikusi dau; ia hurrenguan sartu eta harrapatzen doten.




Barne bilatzailea