2017/10/15

Aranbarrenako Kobi - Montemar Zabaldu Dugu!

Denbora, egun eta burugogorkeria asko dedikatu dugu honetan, horregatik, irteera guztiak erreportaia baten batuko ditugu!

Part: Ibon, Unai, Antua,  Gotzon, Iñaki Irigoien, Unai (GEMA), Urtzi, Javi.

Aranbarrena baserriko ilobak, Markina-Xemeingo Uhagon aretoko tabernan, Iboni bere aitonak "fresquera" natural bat zuela esan zionetik egun asko pasa dira. Paja mental asko eta harri tonelada asko. Mailu kolpe asko, palakada asko. Abeletxetik irtenda geunden egun hartan. Gure penak zerbezatan ito nahi genituen, horregatik, Gotzonek Uhagonera joatea proposatu zuen. Eta batzutan ADESen esplorazio inguruetan pasatzen den bezala, tabernan urrezko informazio asko pasatzen da.

Ez zuen gitxi flipatu gizonak, domeka eguerdi batean bi gazte agertu zitzaizkionean, bere "fresqueran" (kiwiak gordetzeko aspalditik erabilia) exkabazioak egin nahi zituztela esanez. Eta ez arkeologikoak... Gizonak zioen kobarik ez zegoela hor. Kasik konbentzitu gintuen. Esan genuen gero: "bueno, ezer ez egon arren katalogatu beharko da eta guazen barrura begiratzera". Eskerrak sartu ginen. Hortik aurrera aireak gure buruak berotu zituen eta makinaria martxan jarri zen.

video

Bigarren irteeran Ibon eta Unai desobstrukzioa "baloratzera" joan ginen.

video


Hirugarren irteeran Ibon, Unai, Iñaki Irigoien eta Unai "Troti" Gema-koa joan ginen. Iñakik bere abilezia soberan demostratuta zeukan Abeletxetik (Iñaki eta bere ia bi metroko pala...). Activo ona lurra kentzeko. Unai "Troti", GEMA espeleologia taldekoa izateaz aparte erdi Markinarra denez, desiatzen zegoen zulo famoso hura ikusteko, aire famoso hura usaintzeko. Eta pasa beharrekoa pasa zen ere. Kalentada eta engantxatuta. "Txo hau haixi Santaeufemitixik ero nundik dator baine???!!". Beste bat kalentauen listarako.

Egun horretan 2 karro harri eta lur atera genituen kobatik. Ikusgarria desobstrukzioa eta burugogorkeria.

Laugarren irteeran Ibon eta Unai joan ginen berriro. Beste karrokadatxo bat.

Bostgarren irteeran Antua animatu zen Ibon eta Unaiekin, desobstrukzioa jarraitu eta zulo famatu hori "baloratzera". Orain "baloratzen" dago pisutxu bat Markinan erosi edo ez... :-)

Hurrengoetan Gotzon ere sartu zen. Desobstrukzio egun gogor bi. "Eske ez da ikusten zabaltzen, istu dago, baina ematen du erreka entzuten dela, airea ote da?"

Eta desobstruitu, eta desobstruitu... eta gaur... BINGO!

Kobazulo horizontala, baina hori bai, momentuz sekzio txikikoa, gaterekin, eta basie dauka asko. Igual sasoi batzuetan galeria inundatu egiten da? Zalantzak dauzkagu. Hurrengo irteeretan hobeto ikusiko dugu.

Gotzonek, paso istu bat pasa eta gero, beherantza doan meandro bertikal batetan utzi du esplorazioa. Zabalera 1m eta altuera 10m. Beste taldekideak ezin zirenez paso estutik pasa, geldik geratu da, errespetuagatik.

100 metro esploratu dugula uste dugu, baina ezin jakin, toporik ezin izan dugu egin eta.

Santa Eufemi mendiaren barruak ezagutzeko atea zabalik dago orain.

Eta orain... A EXPLORAAAR!










 





2017/10/14

Jacques Sautereau de Chaffe, le Baron!



 
171010:Oier.

Jacques Sautereau de Chaffe jaun baruan etxian. Bera eta emaztia oso atsegiñak eta irekixak, lehelengo momentutik Arkauten papel guztiak egongelako mahai gaiñian ipiñi destez (aparteko etxetxo baten ipiñi nabe), dana nere gustura arakatzeko. Momentuz 13 moltzo dira (Jacquesek diño seguraski papel gehixago topauko dittuala), eta gauzia optimizatzeko lehelengo inbentarixo moduko bat egin biharko dot, zer kopixau eta zer ez erabagitze aldera.

Inbentarixua (zirriborrua)
(...)

Hendaia-Paris arteko bidaian inpresiñuak:

Akize inguruan abixaria hartzen hasi jok honek: 138 km orduko.

15:42 Bordelera allegatzen. Laiñua, baiña egualdi txarrik ez. Oiñ arte 150 km orduko inguru ekarri dogu. “Pikak” mobilleko QSR kodigua hartu desta, eta nahikua; papelezko billeterik ez (neretako nobedadia).

15:54 Bordelen. Geltoki klasiko politta. Jentez gaiñezka: trena guztiz beteko ete jaku?

Erredios, ointxe hasi da ona: 16:17, Laruscade (Bordeletik urten eta segiduan) eta ointxe hasi gaittik 300 km ordukotik gora. Beheko piso hau jentez ixa beteta (goixan beste piso bat dago).

Nere martxia: liburua (Los Cazadores de Mamuts), duolingo (frantsesa errepasatzen), biharreko bloga meneatzen... Ez naiz aspertuko, ez. Bordeletik barrurutz sartu garanian, ostartiak eta eguzkixa.

16:29. Angulema inguruko herritxuak polittak dirudixe. Lurraldia ez da menditsua, baiña dana da muiñua, dana sorua eta basua. Hortzmugia hurrago.

16:40 Bernac. Akojono pixkat hizkuntziakin. Ulertuko ete detsat ezer jentiari? (ez) Honek gaizkiulertu larririk ekarriko ete desta?? (glup)

17:03 Pussigny. Zeruan hode asko barriro. “Richelieu” eta “Descartes” izeneko herrixen artian pasau gara :-O

17:12 Tours. Ostartiak barriro. Tunel bat pasau dogu, 271 km orduko, eta tinpanuak barruraka lehertu biharrian (¡).

17:34 Chartres ingurutik pasatzen. Joder, gero eta urdurixago nago. Dana kontrolpian nere ustez, baiña... baiñaaaa!!!

23:43 Marolles. Ezin hobeto. Jacques Lisieuxeko geltokixan zain nekan, eta kotxez etxera ekarri nau. Etxe oso bat laga deste, piso bikua! Eta egongelan, 8-10 karpeta, Arkauten gauzekin. Gehixago be ba ei daka, neretako etaratzen hasi da eta ahaztuta zittuan gauzak topau dittu. Afari ederra: txarrixa tailandes erara espagetixekin, gaztaia, sagarra erreta mantekauakin eta kafia; ardau botilla bi garbittu doguz hiruron artian, eta ixildu barik berbetan egon gara (ondiok ez dakitt zelan). Gero zigarruak erre dittuez, baiña nik ez dot nahi izan. Goiztxo lotara, eta bixar papel artian murgiltzera, zuzenian. Onena inbentarixo moduko bat egittia izango da, kopixatzen hasi aurretik.

171013: Paris, Belleville, 23:14. Marolleseko jardun guztia ezin hobeto urten da. Gogorra izan da: 1,5 egun inbentariatzen, eta 2 egun gauzak eskaneatzen; egunero 9 bat ordu jo ta sua. Baiña azkenian uste dot euskal espeleorako interesekua dan GUZTIA ekarri dotela. Baruak uste nebana baiño info gehixago daka etxian (zorionez, bera falta danian FFS edo ARSIP-en esku lagatzeko asmua daka) eta 4 egunak etxetik urten barik egin dittudaz: (...)

171014: ostatu majua tokau jata. Jente gaztez beteta dago, baiña ni baiño zaharraguak be ez dagoz gitxi. Auzua mundiala da: kriston anbientia, baiña nere gustokua. Baltz eta moro asko, baiña bertako jente kultureta xamarra bebai. Gaur goizian BNF-ra etorri naiz, ia Martel 1909 espediziño horren txosten famosua eskuratzen doten.

2017/09/24

Ez Dau Ezer

Part: Idoia, Martin, Ibon, Unai, Josu

Batzuk esan zuten, "bueno, ez da egongo ezer baina topoa osorik egiteko joan beharko da". Beste batzuok esan genuen, "nik nahiago dot "Edificio en Ruinas" sektoreko eskalada egin.

Egia esan, Josuk ezik, inok ez genuen uste han ezer handirik agertu behar zenik (meandrotxo bat, frakturatxo bat igual), baina azkenean, hainbeste topo eta esploratutako lekuen re-topo-errepasoak egiten ibili eta gero, esplorazioak ere erregalatu dizkigu Iñeritzek. Ez, ez gara Lezatera heldu, baina Edificio En Ruinas sektorea eta gero (lezaren nibel zaharren 3 goiko pisu), orain "Ez Dau Ezer" gela erregalatu digu.

8 metro zabalera eta 22 metro luzera inguruko gela bat. Eskuinetara, gorantza, estratifikazioaren alde eta Iluntzarren maldan gora joan nahiko balu bezala, koladak eta meandro itxurak. Gelaren fondoan, gatera bat aurrerantza trepada bat eta gero. Argazki kamara prestatu beharko dugu, laister joan beharko da berriro eta.


A, eta Edificio en Ruinas sektoreko eskaladan ez zegoen ezer.


Ez dugu oraindik konklusio geologikorik aterako. Bakoitzak bere paja mentalak egin ditzala.

Ah, eta salan, saguzar kaka pilo bat zegoen. Saguzarrik ez. Sarrera berri baten indizioak dira agian??

Iñeritze ez da amaitu oraindik!



Garraitz eta Kabaua



170923: Xabi, Oier.

Garraitzen eta Kabauan (Lekeitio). 


Lehelengo kayakez egin dogu bueltia: islako NW aldeko “fiorduak” ikusi (Garraitz I-eko urteeria-eta) eta “Akapulko” aldera juan gara, Garraitz V zulo kuadrupletik segiduta hurrengo dagozenak ikustera (islako frakturen norabidiakin bat egitten daben arrakala tipokuak). Hurrenez hurren:
  • Lehelengua sakonune bat da, goixan bentanilla moduko bat dakana; karstikua, espeleotema arrastuekin; ez dirudi gauza haundixa, baiña barrura sartu barik ezin jakin; 5 metro sokakin allegauko gara (lihorretik, banda honetako zulo guztiak legez).
  • Bigarrena eta hirugarrena, ostera, sakonaguak dira eta barruan bat egitten dabe; badirudi hauxe dala bandarik banda pasatzen dabena, gero “surzilluetako” batetik urtenda; Garraitz VI izenakin katalogau dogu (...) eta sarrerako argazkixa jasota, eta hurrengo baten esplorauko dogu; 8 bat metro soka nahikua izango dira ur ertzeko hatxetara allegatzeko, eta hortik oiñaz sartzeko. Detalle bat: sarrera nagusixak, alu formadunak, zulo bat daka “klitorisian”. Barrutik akzesorik ez badogu topatzen, horra be igo biharko litzake.
  • Laugarren eta bostgarren arrakalak ez dirudixe gauza haundirik, baña begiratuko doguz halan be; destrepatzen allegatzeko arrisku larregi dauke, 8 metrotako sokatxo horrekin hobeto.
Surzilluei buruz, esandako moduan, batetik (E aldekua) urtetzeko esperantzia daukagu; W aldekuan sartzeko konplikaua dago; goittik bajatu bihar da, 30 bat metroko bertikal extraplomauan; biharbada Kantauriko begiko kakua ekarri biharko dogu.  Hortik aurrera, NW aldeko bandan sartu gara barriro, olatu gehixen dakana; horko lehelengo arrakalia da sakonena (40 bat metrotako ranpia, 75º gradutan buzauta), goi-goixan begiratzeko moduko zulo bat daukana.


Hortik aurrera, NW bandia asko begiratu barik pasau dogu (gaur ez zeguan itsaso aproposa asko hurreratzeko, eta eguzkixak be itsutzen ginttuen) eta Kabaua aldera juan gara. Bertan, San Juan Talako horman, 5 zulo interesgarri identifikau doguz:
  • Lehelengua azken tamarisan azpixan, paleosurgentzia itxurakua; goittik behera allegauko gara, 10 bat metro sokaz.
  • Bigarrena, pixkat eskumarago (Kabaurutzago).
  • Hirugarrena, farola azpixan.
  • Laugarrena, horma horretan eskumaren dagona, arrakala txikixa baiña bal-baltza. Igual trepada batekin allegau leike.
  • Bostgarrena, uran nibeletik nahikua hurre, haundixena da, barruan harri-bola haundi batekin. Ez dirudi karstikua, uran inpaktoz egindakua baiño.
 Kabaura sartzen gara gero: han Kabaua II surjentzixia ikusten dogu, AKA “Oskar Etxebarrian kalbarixo fekala”; haren eskumaldian dago Kabaua I (kiroldegi azpixan sartzen dana); eta ezkerraldian, hormaz erdi itxittako beste surjentzixia, ondiok katalogau barik dakaguna.



Farolerutz pixkat egitten dogu, baiña Isuntzara bueltatzia pentsatzen dogu; han kayaka laga, eta oiñez goiaz islara, Xabik Garraitz V barruan argazkixak etaratzeko. Hori eginda erretiratzeko ordua da, eta horrenbestian lagatzen dogu prospekziño/katalogaziño goize beraniego gau.

2017/09/17

Europa




170916: Zutoia, Martin U, Martin I, Antua, Gotzon, Oier.

Hasierako plana Argatxa bazan be, bertara pertretxo guztiekin sartu garanian, lehelengo lakua sifonauta topau dogu. Beraz plana aldatu biharra zeguan.

Europa Lezara (Elantxobe), harrixak etaratzen segitzeko. (...) Cadeneta moduan harrixak etaratzen jardun dogu ordu pare batez, eta 300 kg inguru etara ostian putzu baten buruan geratu dira, 20 bat metro sakon eta estu xamarra. Haize korrientia ez: hurakana etortzen zan behetik gora, bufadaka (marien pistoi efektuangaittik, itxuraz), kanpuan ipiñi dogun lonia inflatzeko moduan. (...)

Gero, Gurutze Gorriko lokaletik pasau naiz liburu batzuk hartzeko: 2 Torca del Carlista (Jacques Sautereauri emoteko) eta 5 Reino Inclinado (speleo billeretan banatzeko).

2017/09/10

ENVIDIAS Y SIN-RAZONES


Envidia y sinrazón es de lo que algunos que se hacen llamar "espeleólogos" padecen. De otra forma es difícil entender determinadas pautas de comportamiento.

Cualquiera que conozca personalmente a los Degouve; Simonot; SCD y demás compañeros, y al proceder en su larguísima y modélica trayectoria en las exploraciones en suelo de Cantabria, estará de acuerdo en que lo único que se merecen es un profundo agradecimiento y respeto por lo mucho que nos han aportado como espeleólogos y sobre todo, como personas.

Aquí un enlace a la descripción de una historia INJUSTA y VERGONZANTE.

http://karstexplo.fr/blog/?p=852

Gotzon Aranzabal


Urteroko bazkari-ospakizuna Axpen



170909: ADES urteroko bazkarixa Axpen (Markina-Xemein).

Urteroko ospakizun eguna. Gaurkuan eguraldixan suspense-faktoria kendu dogu, aterpian eginda, eta neretako azierto haundixa izan da hau. Menua apartekua izan da (nobedaderik ez, baiña oso gozo prestauta) eta gustau jatan beste gauza bat giro ona mantendu izana da: desadostasunetan dagon jentia (EEE, EEL, arkeo) alkarrekin modu zibilizauan ikustia; halaxen konpontzen dira gauzak, aurrez aurre egoten eta berbetan.

Hortaz gaun, gutako batzuk inguruetan prospektatzeko, eta Axpeko zulua ezagutzeko/erakusteko aprobetxau dogu, bertan egin bihar dirazen biharrak ikusteko, eta koko batzuk harrapatzeko.

Bio aldetik:
  • Saguzar bat hegan topau dogu, sartu eta 50 bat metrotara. Detektoriari begiratuta: Rhinolophus ferrumequinum.
  • Giza pekorotz baten gaiñian Quaestus eta larva batzuk jasota.








Barne bilatzailea