2015/03/29

Petraren Azpiak Ikuskatzen

Part: Antua, Ritxar, Unai

Norbaitek pentsa ahal dezake, izenburu hau irakurrita, Jordaniako Petra-ko tenpluan arkeologia egiten ibili garela katakunbaz katakunba, Indiana Jones bezala. Oso txarto pentsatuak direnek, pentsa dezakete Petra emakume bat dela eta berari gonak altxatzen ibili garela.

Ba alperrik ez pentsatu, jaunak. Petra, "Mina Petra", Aulesti inguruan dauden mina batzuen izena da. Bertatik fluorita ateratzen zen. Badirudi, mineral-zaleek esanda, argi ultravioletatan iridiscentea dela. Gure kaskoko argiak ez dira momentuz ultravioletak, baina bueno egunen baten nork daki...

Mina Petra printzipalak "a cielo abierto" dira. Basoan egundoko kantera dago. Hori da aurkitu dugun informe ofizial guztietan agertzen dena behintzat.

Baina ez gara informe geologikoak egitera etorri, kobak esploratzera baino. Lan horretan, Aulestitarrek esan ziguten, alboko barrankoan bazegoela koba bat eta leza bat.

Petra III

Aurkitu dugun koba, berez minazuloa da. 100 m inguru desarroilo. Baina bila hasi gara, eta Ritxarrek goialdean beste minazulo bat aurkitu du. Hau ostera, erdi minazulo erdi kobazuloa da. Barruan, fluorita lila kaltzitarekin nahasten da hormetan, eta oraindik barrurago, espeleotemaz estalitako meandroak daude. Lurrean dauden orriek, goialdean putzu bat egon behar duela esaten dute.

Putzu horren bila igo gara, Antuak topoa amaitu duenean. Eta topatu dugu leza. Alboan bide bat dago, eta horregatik seguraski pentsatu dugu hori zela andreak esan ziguna. Inkognita guztiak aklaratuta daude. Lezak meandro forma dauka, badirudi koba baten meandro gainaldea dela. Eta aire gogorra. Horregatik pentsatu dugu minaren gainean gaudela. Topoak esango du.

Gero kantera alboko beste "leza" jeistera joan gara. Bloke zati desgajatu bat da, kanterako hormatik aldendu dena. 10 metro ta kanpora.

Hau da topoak esan duena. Atera zeuek zeuen konklusioak, zeren eta guk ez dakigu ze pentsa!!!

No hay comentarios: