2014/06/14

Karamelo ustela


Argazkiak.org | Neobisium © cc-by-sa: ades


140614: Idoia, Gotzon, Unai, Josu, Oier.

Argin Urzulora. Planning politta genduan: Unaiek eta bixok Karameloko eskaladia, eta Idoia, Gotzon eta Josu fonduan desob. Potruak! Ez dira egun asko izaten, ez, gaurko moduko emaitza urrixekin.

Unai eta ni eskalada hastera giñoiazela, betiko historixia gertatu da: Gotzon paretan gora, masmian modura. Ez taladrorik, ez eskaladarik, ez kristorik: bidia agortu dau, eta jarraipenik ez dagola sigurtatu desku. Sektoriak tetxu garbixa ei daka, eta meandro estua emoten zebana be, itxitta ei dago. Haize korrientian arrastorik bez, behetik gorako turbulentzixia baiño ez zala ondorioztatu dogu. Karamelo ustela! Kolpe gogorra izan da eskalatzaille intrepiduondako, batez be ulertu dogunian material guztia katazulo inundauetan zihar mobidu biharko genduala, fondoko beste eskaladiari ekiteko.

Unaiek gure instalaziño flamante osua desinstalatzen ziharduala (agur, agur betirako!) neri poltsa estankuan billa juatia tokau jata, taladrua uretatik pasatzeko. Gotzonen atzetik, semimurgildutako 3 katazuluak pasau dittudaz, Lokatz World deittu geinkian sektore ezin labanaguan sartuta. Hartu poltsa estankua, eta atzera 3 alkantarilletatik zihar Unaien azpiraiñok. Ordu erdi inguru hantxe, goittik behera bustitta; azkenian taladrua allegau da, eta enpaketauta nekala, barriro uretan sartzeko prest... bestien berbarua. Zer? Eta... beste taladrua erre dala eta ezin izan dabela ezer egin; pasatzeko barriro poltsa estankua, kanpora datozela.

Unai eta Idoia juan dira barrura poltsiakin, taladrua pasatzera, ni zain hotzak akabatzen. Bueltau diranian, hirugarrengo bustialdirako adoria biltzen nenguala, zorionez, Unaiek kanpora juateko gogua erakutsi dau. Barruko eskaladiori hurrengorako geratzen da beraz; gitxienez pare bat hille barrurako (...).

Egun zihero inproduktibo honekin lur jota genguazela, hara nun ikusi doten Neobisium bat nere itxaronlekuan bertan, gorputz zurikua gaiñera. Potien billa salto egin dot, gitxienez gure gaurko izardi, neke eta hotz guztiak, pseudoeskorpioi milimetriko honekin bardintzeko.


Ametsak Desekipatzen

Karamelo Sektoreko tubo freatiko polit (eta siku!) etan gora nindoala, behean zegoen Oierren kantu "indigenen" tonu bajuek resonantzia egiten zuten galerien hormetan. Baina denak ez zeuden behean. Nik "libre!" eman orduko, taladroa poltsatik ateratzen tardatu nuen denboran Gotzonek karamelo sektoreko soka erdiak igo zituen eta adelantamiento bat egin zidan ezkerretik, A-8an egongo bagina bezala. Ez dakit limite de velocidadik sobrepasatu zuen ala ez, eta ez dakit sokan anklatuta igo zuen ala ez...

Karameloko goiko bigarren soka kroll-ean jartzen hasi orduko, Oier guregana heltzen zegoen bitartean, Gotzon gora heldua zen. Ni eskaladara gora ailegatu orduko, Gotzonek librean eskalatua zuen, eta konfirmatu zuen han goian ez zegoela ezer, tetxu batean amaitzen zela. Eta gero, igo zen abiada berdinean, bajatu egin zen Karamelo sektoretik, eta Oier batuta, biak Argineko fondora bideratu ziren egunari espeleo-etekin on bat ateratzeko asmoz.

Eta nik, tubo freatiko polit haien iluntasunean bildurik, nire ametsak, nire paja mentalak desekipatu nituen. Nire buruaren barruko hormetan "mecaguen dios nire instinto geologiku" bezalako esaerek pinball egiten zuten. Eta monty-en roskak harritik kanpora apurke apurke irtetzen ziren bitartean, bazirudien ia alperrikako 2 egun eskaladen penak ez zituela tuboan zehar egon behar zuen haize korronteak eramaten. Bai, egon behar zuen haize korronteak, guk behintzat behin nabaritu genuen!...

Baina hau holakoa da. Batzuetan frantsesek laku ikusgarriak deskubritzen dituzte, beste batzuetan "gizondu" egiten gara leza beldurgarriak jeisten. Beste batzuetan Ondarrutarrek erreka berriak aurkitzen dituzte Mereludin, eta Urdaibaik urtean behin estalaktitaz plagaturiko galeria batzuk erakusten dizkigu, erakusteko espeleo garbia ere izan daitekeela.

Esaten dute batzuetan Ades-en "paja mentalik" ez dela egin behar. Baina hori esatea alperrik da. Esaten zidan Josuk: "hor goxan galexa ikusgarrixak daz edo NAIZUZ egoti?!!". Hori esatea ere alperrik da.

Baina bueno filosofia gutxiago. "Zapato goixe da eta pena gitxia eta ondo pasatze geixaua!" esan nion nire buruari, eta Oierrengana bajatu nintzen. Gizon koitxadua meandro ertz batetan zegoen hotzak hilda erdi fosilizatuta, nire Ancestro guztietan gogoratzen eta juratzen. Eta horrela, zapatuari "ginda" bat jartzeko, basaz betetako gatera-barrizal baten sartu ginen.

Enfin...Eta txarrena dena, gustatu egiten zaigu gainera!

No hay comentarios: