2014/06/15

Kanteraburu: Omaerrekako iturria

Part.: Gotzon, Antua, Jon Ander, Josu, Oier, Ane, Niko eta Tomax



Kanteraburun, Omako bailara ixten den leku horretan, iparraldeko maldan dagoen arrakala bertikal batetik ageri da Olalde, Bolunzulo, Lastarrike eta beste hainbat kobazuloren barrena pasatzen den erreka. Bai! Omaerrekari buruz hari naiz berbetan.

Igande goizean, esploratu gabeko ubegi hau aztertzera joan ginen. Antua aurretik egona zegoen, eta haren esanetan, sartzeko busti beharra zegoen. Hala ere, 20m maldan gorago, beste zulo txiki bat aurkitu zuen Petrusek, eta beraz, bai ubegia eta zulo hau esploratzera joan ginen, konexio bat egongo zenaren ustetan.

Lehenik eta behin, zulo txikia zabaldu genuen. Antua sartu eta... ezer ez. Gela bat, alde guztietatik itxita.

Eta beraz, neoprenoak jantzi eta ubegian sartu ginen. Harritzekoa da duen ur-jarioa, eskerrak neoprenoak eraman genituen. Ordu bete inguru eta gero, zuen haize bixkat hori bloke artean galtzen zen jarraipen posiblerik gabe. Topoa egin, eta kanpora.



Eta ahaztu gabe, larunbatean Arginetik atera genuen materialak garbitzera!


 





No hay comentarios: