2014/05/01

Maiatzaren lehena: Espeleologoen eguna.

2014/V/1 Gotzon, Antua, Laurent, Iñaki.


Gaur Aritzgane mendira igo gara, Kobaederrako parajera eta espeleologia mañanero pixkat egin dugu:

Lehenik TXAPELANKOBA edo Kobaederra I-era joan gara, poligonala egitera. Beti bezain eder, pena Omako bailararuntz ez jarraitzea galeriak...
Saguzar familia batek goiko galeriak aukeratu ditu bizitzeko, eta sarrerako aztarnategiko berjatik hurbil furtiboen eskua igarri zitekeen.
Honetaz aparte ezer gutxi, kriston sarrera ta c'est fini!


                 

Gero Faralloian jarraitu dugu mendebalderantz, eta Kobaederra II bisitatu dugu. "Arkeologia karta"-k haizearen berri ematen zuen galeriaren sakoneko gateran, baina nik behintzat ez dut ezer igarri...

Ia ia galtzen hasi garenean, GPSarekin eta guzti, hurrunean sakonune bat somatu dugu. Horra hor Kobaederra IV eta bere alboko bi lezak.
Sarrera Paleokarst bat da, eta galeriaren jarraipena argi eta garbi somatzen da. Altura horretan zer egiten du galeria zahar horrek? antzinako Omaerreka izango ote da? Teorizatu ahal dugu, baina ezin ukatu galeria hori erreka potente batek zabaldu duela.
Gure helburua betetzera joan gara, topoa egin eta ea jarraipenik zegoen ikustera.
Topoa neuk egin dut, Gotzon irakaslearekin, eta bitartean beste biak desobstruitzen jarri dira.
Hala ere, tamalez, taldeko magoak beraien eskubideak aldarrikatzen zebiltzan (Maiatzaren lehena da... ) eta desobstrukzioa frakaso bat izan da... NORK ote du errua? ezin argi esan, baina arrazoi bat daukagu beste egun batean bueltatzeko koba polit honetara.
Kanporakoan 5+ eskalada praktikatu dugu, pisuen arteko erlaitzean eta ia ia eperdiko bat eta guzti eraman dugu kanpora.

Bueltarakoan, Kobaederra III lokalizatu eta barrura sartu naiz. Oso kobazulo polita bere formazioekin eta eskulturarekin.

TEORIAK:
  • Kobaederra IV Omaerrekaren antzinako lurpeko kurso bat da?
  • Txapelan koba, Kobaederra III, eta Kobaederra IV Lastarrikeko leizearekin alineatuta daude?
Poligonalek esango dute...



No hay comentarios: