2013/09/16

Tuneladorak, Montyak eta Aire konprimitua - Aldekoerrotan berriro!

Part: Josu, Gotzon, Unai, Idoia, Laurent, Antoine (Antua) barruan, eta Tana, Amagoia, Oier eta Niko kanpoan!



Hiru frente egin dira oraingoan koba honetan: Laurent eta Antua sifoia pasa eta bestaldean esplorazioa egiten egon dira (hauek bai zortea!), Josu eta Gotzon desobstrukzioan ibili dira jo ta ke busti gabeko pasu bat bilatu nahian sifoi bestalderantza, eta Idoia eta Unai (bere lehen eskalada eginda!) goiko aldetik pasa nahi izan dira eskalada bat eginda. Oraindik ez gara pasa, baina tiempo al tiempo, eta si no hay, se hase...

Bitartean, Tana eta Amagoia azterketa arkeologikoan murgilduta ibili dira Aldekoerrota alboan dagoen koba batetan... 


Oraingoan kristoren beroa egiten du kanpoan. Buzoa eta Buria jantzi ahala kobara sartzeko gogoa heldu zaigu. Eguraldi ederra kanpoan, baina gu ez goaz kanpora, barrura baino.

Aldekoerrotak, dudarik gabe, Urdaibai eta Lea Artibai-ko koba sarrerarik kuriosoena du. Baserri-errota sumideroaren gainean eraikita dago, eta barruan errota-ardatz zahar bat dauka. Baserriari hanka artetik galtzen zaio erreka barrurantza, eta gu berarekin batera goaz. Etxearen barruan txakurra zaunka ari da. Badaki bere hanken azpialdean gabiltzala baina ez du ulertzen nola sartu garen...

Tanak eta Amagoiak argazki batzuk atera nahi dizkiote Aldeko-errota eta bere sarrera kuriosoari. Gu ere agertu gara argazkietan, ez gara modeloak baina tira! Besteok barrurantza goazen bitartean, Gotzonek arkeologo-ga bikoteari beste koba bat erakutsi nahi die, eta beranduago sartuko da.

Ur-zuloaren errekaren eskaloitxoetan arrastaka jeisten goazen bitartean, Josu magia trukoetan pentsatzen dago iada eta Unai aire konprimituko botila batekin beteta dagoen petate batekin burrukan dabil. Normala baino presio gehiagoz beteta dagoela jakiteak ez du laguntzen bere garraioan.

Heldu gara salara. Gu heldu garenerako ez ditugu gehiago Laurent eta Antoine (frantses buzeadore expertoak!) ikusi, sifoian bait daude trajeak janzten. Unai monty, express, soka eta abarrak prestatzen hasi da eskaladarako. Josu varita magikoak prestatzen hasi da. Areto berberean egingo da show-a.

Tarte bat hartu dute Josuk eta Gotzonek topo-a amaitzeko. Baita argazki batzuk ateratzeko ere.

Unaiek ez du uste itxura oneko eskaladak hain itxura onik duenik. Egun osoa eta behar diren baino txapa gehiago behar izan ditu hori demostratzeko, behetik batzuk "comentario constructivo" batzuk sartu dizkioten arren, kremallera eta ez kremallera. "Hagas lo que hagas, te van a criticar,..."

Ez zen bat ere leku ona desobstrukzioa egiteko. Aurreratu dira metro batzuk. Ez bagenu jakingo beste aldean galeriak BAdaudela...

Kanpoan, espeleo txangotxo bat egin berriak, Oier eta Niko. Inork ez du etxean geratu nahi behintzat.

No hay comentarios: