2013/08/13

El Pozo del Rencor - Aritzgane II

Part: Ritxar, Gotzon, Unai, Josu, Antua

Oraingoan Aritzgane II-ra joan gara, fondoko putzuak jarraitzen duen ala ez ikustera. Alboan Aritzgane I edukita -220rekin, karamelo ona da. -70 umil batekin, Aritzgane IIk badu lana oraindik bere anai handia harrapatzeko. Azkenean, ordea, desobstrukzioan aurreratu den arren, bide nagusia itxi egin da. Hori bai, ezker eskuinetara aukerak zabaldu ditu: bi eskalada egiteko eta meandro ezezagun bat ikusteko. Aritzgane II ez da amaitu oraindik...

"Y ahora quien le dice a Santi lo de su apuesta?" esan du Josuk.
"Espera que aun no ha acabado" esan diote besteek.

Bero ederra egiten du Ereñozarreko maldan, Gotzon, Zeberiotarrak eta Ritxarrek kotxeak utzi ditugunean errebueltan. Buriak berak ere beroa ematen du. Hartu ditugu petateak eta benga mendian gora. Petate batzuk txikiak, beste batzuk handiak, batzuk bat, beste batzuk bi. Petaterik gabe ez dago espeleologorik.

Josuren "cuatromilista aklimatado" erritmoan heldu gara Arizganeko leizeen ingurura. Izerditan tantaka, aurrean zihoanaren "ancestro"ekin gogoratzen, pauso bakoitzeko, izerdi tanta bakoitzeko. Aritzgane II -ko sarreran eltxo asko daude guri odola ateratzeko prest, ez da denborarik galdu behar leizean sartzeko. Ritxarrek sarrerako soka jarri du eta barrura.

Bi talde egin dira: Josu eta Ritxar fondora doaz. Fondoan, putzu haundi elegante baten basean, koladaz inguratuta, magia espektakulo bat dago, eta ez dute galdu nahi, "ticket" guztiak petatean dituzte eta.  6 ticket zehazki.


Gotzonek eta Unaiek, nahiago dute kobaren topografia egin eta argazkiak atera. Gaur, espektakulo magikoak baino, nahiago dituzte espektakulo geologikoak. Lasai lasai doaz, koba "minuziosamente" aztertzen, topo eder bat egiteko. Argazkiak ere ederrak dira, zeuek esan.

Ritxar eta Josu desagertu dira iluntasunean. -30 ingurura, putzu eder baten, argazkiak atera ditugu sokan eskegita. Unaiek examen sorpresa bat izan du orduan. Putzu erdian kanbio de hierros-a egin behar izan du. "Igo putzua!", "geldi hor!", "orain bajau hortik!" esaten zuen Gotzonek behean kamararekin.

Orduan Antua agertu zaigu. Bai jaunak! Sorpresa baten (bueno igual ez da hain sorpresa) bere furgona ekarri eta koban bera bakarrik sartu da gure bila. Bere leizaren esplorazioa rebisatzera dator. Mmm...

Leizearen eje printzipaletik eskumatara, putzu-meandro batzuk daude topografiatzeko. Han sartu gara topografiadoreak, eta han topatu du Gotzonek Antuak, Ritxar eta Josuk topatu ez zuten putzu berri bat!


Bentana konfliktibo bat ere topatu dugu, meandro konfliktibo batera eramaten duena. Zabaldu beharko da...

Topoaren laserrak puntuz puntu meandro hau rekorritzen duen bitartean, gure buru gainean folloi guzti hau sortu duen fraktura diagonala dago tetxua egiten. Excentrikak edonondik daude, kontuz kaskoarekin. Hormetako harriaren barrenetik, noizean behin, txalo zaparrada bat entzuten da. Ez gaude beheko magia espektakulo aretotik oso urruti. "Para mención": txalo zaparradaren bat flojuegi entzun dugula iruditu zaigu jua jua jua!

Topografiadoreak heldu garenerako, fondoan magia ikuskizuna amaitu da.  Eskalada bat ikusi da egiteko, baina bide printzipala amaitu egin da, bloke artean. Hori bai, ez zuen emango horrela denik gure komentarioengatik:

  "Dile a Gotzon ke pase la cuerda y los montys, que hay un pozo gigante!"
  "Bua hay tanto aire que al entrar me echa para afuera!"
  "Si si reiros pero os habeis dejado un pozo sin mirar ahi arriba en el meandro!" esan die Gotzonek.

Azkenean mundu guztia korrikan joan da berriro goiko meandrora, Gotzonen putzua ikustera. Han sartu dira Antua eta Josu.

  "Bueno bueno esto que pozo, ni 5 metros ni nada" esaten zuten "y estrecho! Vaya mierda!"
  "Si si, si fuera un pozo de 40..." Gotzonek "mucho rencor veo aqui; mucho!"

El Pozo del Rencor.

Han segitzen dute sokek Aritzgane IIn. Santa Luziako lokala berriro hutsik.

Hurrengo irteera denok Decathlonera sokak eta mosketoiak erostera.

No hay comentarios: