2012/12/06

Iluntzar prospektatzen


Part.: Gotzon, Ritxar, Antua eta Josu


Eguna hotz jaiki da, baina berehala atzeman dugu odei gutxi izango genituela zerumugan. Eta horrela izan da dudarik gabe. Eguneko asmoak aurrera eramateko eguraldi paregabea.

Mahai gaineko plana ondorengoa izan da:

- Antuak aurkitutako dolina bateko zulo bat begiratzea. Fitxa kodea: I-43
- Mugirondo I eta Mugirondo II putzuak berrikuskatzea (garai batean jaitsitakoak) fitxa berriztatzeko.
- Oiñiz Leza behin betiko aurkitzea. 
- Inguruan instalatzen ikasteko falta duen bat baldin bazegoen, hura entrenatzea.


Sokak eta taladroak hartu, eta Iluntzar, iparraldetik inguratzen hasi gara lehenengo helburura heldu arte. I-43. 2 x 1 metrotako sarrera bat dolina argi batean. Lehenengo Antua sartu da, 5 metroko zulo bat. Josu sartu bezain laster, irten egin behar izan da, esplorazioa bukatutzat emateko.

Iparraldeko ingurabidea jarraitzen gindoazela, bidetik bertatik, 10 metro maldan behera atzeman dugun "kata" bat ikuskatzera joan gara, eta a ze nolako sorpresa, beste 1x2 metrotako sarrera bat, eta 5-10 metroko progresioa duen kobazuloa. Txikia bai, baina ezustekoa ere nabaria. Ia brometan esandako, esperantza gabeko, leku bat ikustera joan baikara.

Eta hemendik zuzenean, Mugirondo I eta II jaistera. Habilezia falta nabaria duena Josu izan denez, bi putzuak ekipatu eta rapelatzeko aukera izan du. Lehenengo putzua, Mugirondo I, sasi artean aurkitzen den 25 metrotako bertikala. Kaltzetin bat. Mugirondo II, modu beretsuan, 30 metrotako putzu bertikala. Bigarren honek ordea, baua botatzen dihardun du goiza, eta bere sakonenean, arrakala estu, baina interesgarri bat aurkitu dute jeitsi direnek. Aspertuta gauden egun batean zabaltzeko geratu da.






Eta azkenean, arratsaldeko 3ak aldera, Gotzonek horrenbeste amorratzen duen Oiñizeko Lezaren bila joan gara.

ADES-eko erreferentziak ondorengoa dio: "Situada en las cercanias del caserío Oñiz, en la ladera E. del monte Iluntzar, y en el centro del pinar que se ve desde el caserio. Boca de 3 metros por 4 metros, en forma de pequeña dolina. Profundidad estimada de 90metros, con un salto de entrada de 30 metros verticales". 

Gure erreferentziak ondorengoa dio: "Ni cerca del caserío, ni en el medio del pinar, ni 3 por 4".  Hasiera batean, tapatu omen duten, beranduago beste "barranko" batean egon litekeen. Garai batean Santik eta Gotzonek bide ertzean aurkitzen zuten 90 metroko lezea ez da aski erreza aurkitzeko. Gora eta behera ibili gara leizearen bila, eta azkenean beste bat aurkitu dugu. I-46. Katalogatu, fitxa zabaldu eta errepaso azkar bat. Ezer gutxi.

Bueltako bidean, gizon zahar batekin hitz egiten hasi eta…. arrakala eztu ba begiratzera eraman gaitu.

Eskerrak, azkenean, kotxera egunez heldu garen. Egunaren bukaeran I43, I44, Mugirondo I eta II, eta I46 Oiñizen. Ekarpena Antuaren ustez nabarmena, 2 kobazulo berri aurkitu ditugulako. Gotzonentzako eskasa, Oiñiz leza faltan baita....

1 comentario:

Unai dijo...

Egon behar da... Hainbeste leza kolmatatu artean...