2012/08/12

BlokePiluBija I (G-42) eta G-43


Argazkiak.org | G-43, II ehizaldixa © cc-by-sa: ades

Part: Antua, Ritxar, Martin, Josu, Idoia, Oier, Bikain, eta Madarietaetxebarriko jabea!

Oraindik kobaren izenaren bautizu ofiziala egin gabe dagoenez, BlokePiluBija deituko diogu (baina lasai ze, zuk irakurle, artikulu hau irakurtzen amaitzen duzun orduko, Oierrek izena prest edukiko du). Lekeitio-Gernika  errepide atzean, Basetxeta baserritik hurbil, basoko dolina ezkutatu batean dagoen urzulo hontara joan gara berriro, barruko desobstrukzioan jarraitzera. Esperantzak? Betikoak: Iñubijarekin konexioa, gure hankazpian egon daitekeen kolektore berri bat... Magia pixkat egin eta gero, harrijasotzaileen praktikak ere egin ditugu, batzuk "animazio" eta guzti, atzetik "Txup! Aupa santurtziiiii .... Txup!" koro batekin. Blokeen atzean zer zegoen? Estuleku gehiago! Baina atzean zerbait zabaltzen ikusten omen da. Eta aurpegian ematen duen haize freskoak ez du gezurrik esaten...

Cast (MontonBloquesBija I): como aún no está hecho el bautizo oficial del nombre de la cueva, le llamaremos BlokePiluBija (pero tranquilos, porque Oier tendra el nombre preparado para cuando, tú, lector, acabes de leer este artículo). Detrás de la carretera Lekeitio-Gernika, cerca del baserri Madarietaetxebarri, hemos vuelto a ir a este sumidero escondido en una dolinita del bosque para continuar con su desobstrucción. Esperanzas? Las de siempre: conexión con Inubija, un colector que puede haber bajo nuestros pies... Después de hacer un poco de magia, hemos hecho prácticas de harrijasotzaile, algunos incluso con "animación", al son de un coro que decía detrás: "Txup! Aupa santurtziii... Txup!". Detrás que había? Más estrecheces! Pero detrás parece advertirse que el hueco se ensancha. Y la brisa fresca que pega en la cara no miente...

Hortik aparte zer gertatu den? Gauza gutxi gehiago. Baserrikoak esan zizkigun bi zuloak ikustera ere joan gara Oier eta Unai. Bata, baserriaren alboan zegoen dolinatxo bat zen, baina kobarik ez zeukan. Bestea, atzeko zelaiaren baso kontra batean zegoen, eta 5 metro leiza ziren, 5 metro kaltzetin, zabortegi eta guzti. Oierrek meta menardi (uste dut zela) batzuk ere ikusi ditu, nik Unaiek ordez regadera bat eta 3 "Vino Tinto" botila ikusi ditut, zabor itsaso baten gainean. Zaborrak ez du uzten leizearen geologia eta jarraipen posiblearen norabidea ere ikusarazten, baina uste dugu halan ta guztiz ere igarri diogula. Sarrera, Mutruku-Kurubijo itxurakoa zen, tranpa naturala erori ezkero!

Dolina nagusira bueltatu garenean, Idoia ikusi dugu belarretan etzanda "sufritzen". Barrutik Josuren oihuak entzuten ziren, eta kobak, bere putzadarekin, egindako Magiaren aztarnak ekartzen zituen kanpora.

Ritxar MrOtxabide-ri esker, leku Estu bat, orain ez da hain estua, baina bai oraindik Kabroia. Tradizioari jarraituz beste estuleku bat ere erraztu dut, nik Unaiek, beheko BlokePiluBija artean, mazeta nire lagunarekin eskuan.

Behean, Antua SatorKatua arrakala guztiak goitik behera errepasatzen, kobari "Scanner-a" pasatzen.

Blokeen azpienean eta sakonenean, Bikainen oihuak Martinenerakin nahastuta igartzen ziren. Haize freskoa aurpegian, BañosDeLodo hartzen, mugitu nahi ez zen harri bloke batekin burrukan, burugogor sartuta zeuden biak...

Ereñoko plazako kafesnea kristoren modura sartu zaigu, Koba batetik irten berri Koba Gehiago-ri buruz berbetan genbiltzan bitartean.

Zer gehiago behar da Zapatu goiz baterako? Hondartza, brontzeatua eta ura? Ba! Ura ona da, bai, BUZOAK garbitzeko...

*******


2012-VIII-10: Bikain, Josu, Unai, Ritxar, Antua, Idoia, Martin, Oier.

G-42xan behera segitzeko asmotan. Hiru talde egin doguz; bat puntara sokak instalatzen; bestia hasierako estuasuna nasaitzen; hirugarrena prospekziñuan.

Unai eta bixok juan gara hirugarren honetan, alde batetik lehengunian ikusi genduan “kaltzerdixa” katalogatzera, eta bestetik Iñaki Madarietaetxebarrikuak esan deskuan beste leza posible bat ikuskatzera, ondoko poto baten. Gure ustez lokalizau doguz berak esaten zittuan zuluak, baiña jarraipen posiblerik bako arrakalak baiño etxakuz irudittu. Beraz, aurrera segidu dogu eta kaltzerdirutz hartu dogu. GPS koordenadak hartu doguz, krokis txiki bat egiñ, kodigua emon (G-43) eta argazkirik ez dogu etara ez genkalako kamararik. Unai jaitsi da beheraiñok, eta bere esanetan arrakala formako lezia da, zaborrez beteta, eta beheruzko norabide argixan segitzen dabena hondakiñen azpittik. Kaka kentzeko gogo haundirik ez genkanez, hurrengo generaziñorako lagatzia pentsau dogu. Gorutzkuan Meta bat jaso dot –tamaño oso haundikua begittandu jaku bixoi, hotzikaraz- baiña ixa seguro nago bournetixa dala.

G-42rutz hartu dogu, eta Idoia kanpuan topau dogu Ritxarrrek desobstrukziñua amaitzeko zain. Bittartian Fernandon bisittia jaso dogu, Madarietaetxebarriko beste bizilaguna, eta han egon gara gure zorokerixen barri emoten. Espatula biharra amaittu eta gero, danok jaitsi gara. Nahiz eta laja politta kendu daben, Ritxar bera eta bixok kanpuan geratu bihar izan gara, “yuyu” klaustrofobiko ezaguna zala eta. Beste guztiak beherutz egin dabe, eta pasau daben denporiangaittik behintzat Iñubijarako pasua topau dabela uste genduan; halan be, gorutzkuan beste estuasun baten geratu dirala esan deskue, espatula bihar gehixago eskatzen dabena. Hurrenguan igual gu be pasauko gara, beste lajatxo bat kendu eta gero. Bittartian, denporia aprobetxau dot lagin biologiko gehixago hartzeko: lithobius bat, masma txiki bi, meta menardi bat, trachysphera bat, hiru marraskillo eta gauza zuri bat, larva edo gasteropodua.

Amaitzeko, Ereñora juan gara tarima gaiñeko bazkarixa egittera. Barritsuak genguazen danok, eta guztian gaiñetik gauza bat geratu da klaru: ez doguzela koba barririk topau biharko, harik eta dakaguzen batzukin amaittu arte. ¡Ezin da-eta gerrarik irabazi milla frente zabalik eukitta!

1 comentario:

HanSartuZanBat dijo...

Bueno gente, erreferentziren bat txarto badago (egongo dala) esan egin e!