2012/07/29

Axlaor Trokan


2012-VII-28: gabeko 1.30ak badiraz be, gaurkua idatzikot; lotara sartuta begixak ixtian blokiak, harritxintxarra eta lokatza baiño ez dot ikusten-eta.
GAES eta ADES-eko Iñaki, David, Pedro, Josu, Unai, Bikain, Idoia, Martin eta Oier Axlaor Trokara sartu gara, desobstrukziñuan jarduteko; kanpuan Ritxar, Leire, Gotzon eta Mikel ibilli dira apoyo moralian.

Sarrerako potzuakin ahozabalik geratu gara kanpotar guztiok, eta hori bide lateral frakzionautik sartuta; zugaitzetik behera, 160 metro zuzenian jaistia zer dan pentsatzen egon gara danok... Susto polittta hartu dot nik, gaiñera, 30 bat kgtako harri-eraisketa bat eragin dotenian; susto doblia behetik zoiazen David eta Iñaki... Hurrengo sartualdixan bide-garbiketia egittia erabagi dabe, Larratik bueltan.

Desobstrukziño gunia sarrerako potzu hondoko derrubio-kono barrenian dago, kontrapendientian doian laminadore baten. Pasa dan astian Otsabiden eta bertan ibilli ziran ekipo birek komunikaziño akustikua lortu zeben, eta hango bloke anabasia eta hamengo laminadoria konektatzeko saiua zan kontua, eskonbrua etaratzia ezkerreko pareta azpittik gainditzeko asmuakin.

Bihar ona egin dogu, txandaka eta gogoz, Itxinako koben batazbesteko tenperaturia (6º) zeozelan bardintzeko batez be. Metro beteko sakonerako trintxeria egin dogu, bloke dezimetriko, txintxar eta lokatza kenduta; batzuon ustez freskura txiki bat etortzen zan behetik gora, baiña ez dakigu egitatia ala siñistu-nahixa baiño ez ete zan...

Atentziñua deittu deskuan gauza bat, eskonbruan artian eten barik urten dan hazur kopurua. Galerixian kokapenangaittik eta hazurren nahaste eta sakabanaketiangaittik ez dirudi zuzenian kanpotik jausittako materixala danik, eta sakoneriangaittik depositto zaharrak emoten dabe... Ezagun zan espezie desbardiñen nahastia zala, eta lagin modura roedore baten kraneua gorde dogu, paleontologuei erakusteko.
Burruka termikuan, eskuak apurtuta eta lokatz kargamentu nabarmenakin, 21.00ak aldera allegau gara Pagomakurrera (goiztxo, GAES-ekuen ohitturarako), Gigatronen doiñuak ahotan genkazela.

2 comentarios:

Nosoyunrobot dijo...

Guapa, El nivel de las modelos del ADES que no decaiga.

Martín dijo...

Jajaja me chutaría otra vez