2012/01/29

Lau talde Lezandipian

2012-I-28: Unai, Ritxar, Bikain, Idoia, Iñaki, Martin, Gotzon, Antua, Oier.


Lezandipetik zihar, lau taldetan banatuta jardun dogu: Unai, Ritxar eta Bikain puntarutz juan dira, desinstalatzera; Idoia, Iñaki eta Martin harutz juan dira be, progresiñua pizkat praktikatzeko asmoz; Gotzon eta Antua Lumakeletako tximinixan gora egin dabe desobstruitzeko, eta laugarren talde unipersonalian neu ibilli naiz beste guztiei erretratuak egitten.

Lehelengo talde bixen barri ez dakat; baiña kanporutz nentorrela (16.00ak inguruan allegau bihar izaten naiz etxera) Gotzon eta Antua sentidu dittudaz kanporutz; lokatzez ixa estalitta zetozen, itxuria Lumakeletako aporte horren kaudala nabarmen hazitta zeguan eta biharra basa-dutxapian egin bihar izan dabe... gaiñera espatula biharrakin 400 bat kg-tako blokia mobidu jake, pausua eziñezko bihurtuta eta... bestekaldian petate bat ezin errekuperauta, barautzekin etabar... baiña harri moltzuan ostian, itxura oneko zulua ikusten ei da, haiziakin gaiñera. Bueltau biharko da, nahiz eta ez dan bihar erreza izango. Euren esanetan, “fede askoko jentia” biharko da hortik gora segitzeko.

No hay comentarios: