2011/05/21

Lezate overbooked

2011-V-21: Oier, Idoia, Gotzon, Petrus, Antua eta Ritxar barrura buzeatzera. Maite eta Simone, insolaziño ekipuan. Panpes eta bere lagun lekittar pillua, hondarrera juan-etorrixa egittera.



Helburua, gure azken astietako errutina ilusionante honekin segitzera, Illuntzarren tripetara bidia erakutsi leikian sifoian aurrera. Gaur Antua ea Ritxar, bixak saru dira: eta metro batzu aurrera egittiaz gaiñ (gela haundi xamar baten sartuta) topografixan ibilli diraz; gero, erreguladoria oso fin ez zebixala eta lokatzak dana zikindu dabela-eta, atzera egittia tokau da. Ondo beraz, hurrengua egitteko desiatzen.



Bestalde, Panpes hor ibilli da bere kuadrillia estu gidatuta. Ez dago hain forma txarrian gure laguna. Gu baiño lehenago sartu diraz, eta euretako batek orkatillia trokau badau be (lagun birekin urten dau atzera, sarreratik hurre zeguan eta eskerrak) bestiak han zoiazen, euren martxan, guk aurreratu doguzenian. Gero, hondarrian urpeko biharrak amaitzeko zain genguazela allegau jakuz, eta han egon gara danok alkarrekin zeozer jaten, erretraturen bat etaratzen... Errekan behera juan dira gero, eta ez doguz ikusi pare bat orduan. Botilla eta trepetxuak hartu eta kanpora giñoiazela, Gela Kaotiko inguruan entzun doguz goittik, bidia ezin topauta antza, eta Gotzon jaitsi da errekara eurei laguntzera. Baiña azkenian danak osorik urten dabe.


No hay comentarios: