2011/04/29

galeria fosil barrixak Bolunzulon



Petrus, Simone, Martin, Iñaki

Bolunzulora jun gara Martin ta neu, Gotzonek esandako leihoak begiratzera.
Beranduago heldu dira Petrus ta Simone, baina ez dira luzaro egon koban, Simonek istripu txiki bat euki ta kanpora urten biar izan dabelako.

Martin ta neuk aurrera egin dogu, ta errekaren albo batera ateratzen ziren tubo batetik gora egin dogu (ez da izan Gotzonek esandakoa, nahiko arinago baizik).
hasieran ezer ez zegoela ematen zuen arren, gora jarraitu dogu, ta Galeria berriak, formazioz betetako gela handiak eta hainbat maila desberdinetan banatutako bideak ikusi doguz.
Guztia ikusteko denborarik ez genuela ikusita, atzera egitea erabaki dogu, baina lan polita aurkitu dogu beste egun baterako.

2 comentarios:

oier g dijo...

Bueno, zorionak deskubrimentuangaittik! Oin topografiatzen ikasi biharko dozue, ezta? A DIBUJARRR.....

Halan be, ohar bat: esploratzen zabizienian, kontuz "beroaldixekin". Mantendu burua hotza eta gogoratu lehelengo, SEGURTASUNA dala (Simonengaittik nabil; pertsona bakarra gitxiegi da lesionatu bat kanpora laguntzeko).

Anónimo dijo...

gauzia da, simonek istripua euki ta gero, petrusek esan euskula, sifoirarte juateko, berak bakarrik atarako ebala Simone.
baina arrazoia dakazu, beste baterako kontuan eukikogu.
Iñaki