2008/02/10

Mortadelo II y Filemon: Mision en Iñubija

Mortadelo y Filemón (Foto: EL MUNDO)

080209: Mortadelo II eta Filemon.

Goizian Lekittoko erakusketia montau eta gero, 9 lagun juan ziran txinora bazkaltzera. Arratsalderako plana Faunuan Laberintuan azpixan geratzen dan pasamano behekaldeko Meandrito Putito-tik errekara juan, 56 estaziñua lokalizau eta handik eskumako sektoria exploratu eta topografiau. Bazkaldu eta gero, X jaunak solemnidade haundiz Mortadelo II izendatu zeban espediziñoko “nostromo” eta bere armez –klinometro eta brujulia, papela eta harkatza- hornidu. Hala juan ziran paladin bixak sorgiñen zulora. Trepetxo guztiak soiñian jantzi eta gero –zaldun mediebalen antzo- hantxe juan ziran estratatik behera, pauso bakotxian metal hotsa egiñaz.

Lezian sarrerako korapilluan 8-xa egitteko izan zeben arazuak ez zeben ezer onik iragarri hurrengo orduetarako. Eguzkixa beherutz zetorrela, sarrerako potzu bertijinosuetatik behera galdu ziran mundutik Mortadelo II eta Filemon abenturazaliak. 20 minutuko bidia kalkulau zeben Meandrito Putito-rarte. Baitta ondo kalkulau be. Pasamanotik behera lehelengo, eta gero bigarrengo zatixa gora egin eta gero, bertara allegau ziran-eta; baiña ikusi ez. Eta ondotik pasatu eta aurrera jarraittuta, lehelengo –“¡hamendik eztok!”- eta gora gero, Mortadelo II-aren lidergoa kili-kolo jartzen hasi zan. Gora ta gora Euzkadi... espediziñuan gidarixari etxakon ezagun-ezaguna be egitten bide hori, ukondo, belaun eta orkatilleko maleolo guztiak hormara heltzeko biharrezkua zana. ¡Besterik ez zeguan baiña! eta aurrera juan bihar.

Burixan izardifugotasuna ondo baiño hobeto probatzeko aukera parebako honen ostian, Mortadelo II nostromuak tunelan kurba eta forma ezagunak ezagutu zittuan "¡hamendik dok, Filemon!”. Bai, hamendik... goiko nibelera, Faunuan Laberintoko atarira. Nostromuan seguridadiak, Bagdadeko Sadamen estatuian pareko orekia zekan ordurako. Eta Filemon atzetik. Orduan, Mortadelo II-ari estuasunian bonbillia ixotu “Seguraski X jaunak esan destan pasamanua bigarrengo hau dok, laberintora jaistekua". Frio, frio... lekutan zeguan Meandrito Putitua. Hara juan ziran abenturazale intrepido bixak, eta Faunuan Laberintoko piso, pasabide, tximinixa, desfonde, meandro, harri solte, eskaladetan gora eta behera pasatu zeben denpora guztia erreferentzia baten billa. Gaitzerdi, bide nagusixa ez zebela galdu, eta horrekin erreferentzia guztiak; 3 ordu ibilliko ziran han bueltaka, errebuelta bakotxian sorpresia topau biharrian. Errebuelta bakotxetik 5-6 bidar pasatu eta gero, eta leku bardiñetan bueltaka zebizela konturatuta, Mortadelo II nostromo flamantiak duinttasuna oreka-desorekan, bide okerretik zebizen sigurtasun osua eskuratu zeban; lehelengo pasamanuan ostera, ez zebela hain miaketa exhaustiborik egin eta... azken saiakera bat etsi-etsian egittia deliberatu zeban; “edo han, edo kalera” buztana hanka tartian.

Lehelengo pasamanorako bide deseroso hori barriro egin eta gero –gora atarira, segi tuneletik, jaitsi Eskillaretatik- hantxe lotu ziran barriro sokara. Jaitsi, eta igo, eta... sokian lotura puntu onduan, arrakalatxo bat: Meandrito Putitua, betaurrian. Mortadelo II-ak, arimia katiusken maillara jausitta, buruz behera sartu eta konprobatzen dau, eta... “hauxe dok, bai”. ¿Zer egin?

Illuntze partian sartuta, eta onezkero lau bat ordu alperrik galduta, ¿sartu oin eta 56 puntutik aurrera neurtzen hasi, batek daki zer topau geinkela?... Mortadelo II-ak begiradia infinituan galdu eta belizidade aurpegixakin Filemoni “Hobe izango dok urtetzia Filemon; berandu dok eta gaur ez najagok egunik onenian”. Saturday night gaupasa berton egitteko gogorik ez.

Mortadelo II-ak bere informian idatzittakua “ADES taldekuen planuak hartu doguz oiñarritzat Iñubija I kobia exploratzen jarraitzeko; konturatu gara txarto eginda dagozela eta Diputaziñuari 12.000 bat euroko subentziñua eskatuko detsagu haitzulo honetan lanak ganoraz egitteko: gasoillez garbittu, ganorazko topografixia jaso… gaiñera, ezagun da ADES-ekuak ez dittuezela sokak ondo lotu, eze, galerixak lekuz mobidu egitten dira. Hori konpontzeko nahikuak izango dira beste 4.000 euro…”.

No hay comentarios: